bezeroentzat sarbidea

zerbitzuak:

Publiadk-k ematen dituen zerbitzuen artean, definizio, orientazio eta ekintzen martxan jartzearekin zerikusia dutenak aurkitzen dira:

Aholkularitza

Irudian oinarrituriko zerbitzuaren arazorik handienetako bat neurtu ezin den zerbait dela da, eta horrek, askotan, kudeaketa eta ulermen azkarra zailtzen ditu. Publiadk-n oso iaioak gara neurtu ezin den zerbitzua neurgarri egiten, eta gure bezeroen aurrean ulergarri bihurtzen, hauek uneoro jakin dezaten proiektuen orientazio bakoitzaren zergatiak zeintzuk diren. Horregatik eskaintzen dugu irudi-aholkularitza zerbitzu bat, gure bezeroek eduki ditzaketen zalantzak argitzeko.

Neurrira egindako irudi-planak:

Enpresa bakoitza ezberdina da; bere produktuak, filosofia, merkatuak, helburu dituen bezeroakĻ erabat aldatzen dira kasu batetik bestera. Proposatutako eragina lortzeko, beharrezkoa da irudi-aplikazio guztiak modu zuzenean orientatuta egotea eta mezuetan iraunkorrak izatea. Beste modu batera esanda, kasu bakoitzean neurrira egindako jantzi bat sortu behar dugu, eta hori egiteko modurik egokiena neurrira egindako irudi-plan baten erreflexio eta elaborazioa da. Bertan enpresaren estrategiarekin lerrokatua egongo den urteko Irudi Plan bat aurkezten dugu, egin beharreko ekintza zehatzen definizioarekin osaturik egongo dena.

Irudi aplikazioen garapena

Publiadk-k internazionalizaturik dagoen enpresa orok izan ditzakeen behar guztien eta bakoitzaren garapen osoa biltzen duen zerbitzu bat eskaintzen du. Aplikazio posibleetako bakoitza helburu espezifiko batzuen arabera egiten da, hauek, era berean, enpresaren irudi orokorrean integraturik egongo direlarik:

Zerbitzu guztiak modu integralean eskaintzen dira, hasi diseinu eta garapenetik eta bukaerako entregaraino.

Stand internazionaletan 'giltza eskura' zerbitzua

Merkatu globalak ezagutzen ditugu, eta horregatik garatu dugu munduko edozein tokitan stand-en diseinu eta muntaketa zerbitzua, giltza eskura emanez. Egun, 35etik gora dira mundu mailan diseinatu eta fabrikatu ditugun stand-ak: Abu Dhabi (Arabiar Emirerriak), Bangkok (Tailandia), Madril, Bartzelona, Perth (Australia), Frankfurt (Alemania), Dusseldorf (Alemania)...

Horietako bakoitza, enpresarentzako neurrira egin eta bere helburuen araberako diseinu batekin pertsonalizatua izan da. Gainera, zure parte-hartzea eta inbertsioa ahalik eta errentagarriena izan dadin, planifikazio-lanetan ere gure laguntza izango duzu; zure kezka bakarra saltzea izan dadin.