zergatik aukeratu Publiadk irudian inbertitu beharra badaukazu:
jakinduria eta esperientzia
Hamarkada bat baino gehiagoan, Publiadk-ko profesionalok oso modu estuan elkarbizi izan gara gure inguruko enpresekin, beti ere helburu berdinen atzetik, gehiago saltzen laguntzen dieten irtenbideak eman eta inguruan aberastasuna sorraraziz.
Metalurgia, tren-garraioa, elikadura, balbuleria industriala, sarrailagintza... gure profesionalek ondo baino hobeto ezagutzen dituzten sektoreak dira; ezagutza honek kasu bakoitzean irtenbide zehatzak eta eraginkortasun oso altukoak eskaintzeko gaitasuna ematen digu. Gure ibilbidea bermatzen duten bezero zerrenda luzea da horren testigurik egokiena:
![]() |
|||
![]() |
|||
![]() |
![]() |
||
![]() |
![]() |
ikuspegi estrategikoa
Saldu eta hazi ahal izateko, beharrezkoa da gure burua modu egokian erakusten jakitea, gure eskaintza hori nori eskaini behar diogun definitzea, edo gauza bera dena, gure zerbitzuak erosteko aukera duen norengan sortu interesa eta nola iritsi berarengana.
Publiadk-n bezeroaren tokian jarri eta bere ikuspuntuak partekatzen badakigu, eta talde-lanean oinarrituriko lan gogorrari esker, bezeroen estrategietara lerrokatuta eta erabat ongi zehaztua dagoen irudi-zerbitzua definitzen dugu. Mugitzen den merkatuaz gehien dakiena bezeroa bera izaten da beti; gure sendotasun edo espezialitatea ezagutza hori guztia irudi estrategiko eta bisualean oinarrituriko lengoaia bihurtzea da.
errentagarritasun ikuspuntua: "Zuk irabazten baduzu, guk ere irabazi egiten dugu"
Gure zerbitzuaren orientazio estrategikoak helburu jakina du: enpresei euren produktu eta zerbitzuak saltzen lagundu, bakoitzaren filosofia eta zerbitzuen inguruko mezu koherente batekin. Sekula ez du irudi batek, berak bakarrik, miraririk lortu; beharrezkoa da enpresak sortutako itxaropenei erantzutea, baina egia da baita ere inongo produktu arraskatatsuk ez duela errentagarritasunik eskuratu aurrez horretara bideraturiko promozio egokirik egin gabe.
Publiadk-ren helburu nagusia gure zerbitzua bezeroen errentagarritasunera bideratzea da, ongi baitakigu gure bezeroak irabazten baldin badu, guk ere irabazi egiten dugula.
zerbitzu integrala
Gaur egungo merkatuen konplexutasun eta eskaera- exijentzia gero eta altuagoen eraginez, enpresek euren esfortzu guztiak elkartu behar dituzte egiten duten horretan onenak izan daitezen. Enpresa batek egin dezakeen inbertsiorik errentagarriena bere errekurtsio guztiak etengabeko hobekuntzan eta errentagarritasunaren bilaketan jartzea da. Horregatik, Publiadk-n uste dugu gure bezeroen irudi-aplikazio guztiak kudeatzea gure ardura dela, hasierako ideia eta diseinutik hasi, eta bere garapen eta eskura emateraino.
Gure zerbitzuaren ezagutza sakonak alor bakoitzean eraginkorrenak diren kolaboratzaileak izateko aukera ematen digu, eta modu honetara, aplikazio bakoitzaren gainbegiratzea zentralizatuz, garatzen diren aplikazioen artean koherentzia eta homogeneotasuna bermatzen ditugu.






